Urriaren 19an, goizeko 9:00etan, autobusa hartu eta <Eureka!
Zientzia museo>ra joan ginen LH5 mailakoak. Iritsi ginenean
hamaiketakoa jan eta 10:00etan Planetariumean unibertsoari buruzko pelikula
labur bat ikusi genuen. Ondoren areto batean, urtaroak gaitzat hartuta, fitxa
bat landu genuen. Behin hori eginda, museoa ezagutu genuen eta errusiar mendian
simulazioa egiteko aukera izan genuen.
Museoko bisita amaitu genuenean Zubietara joan ginen
bazkaltzera. Bazkaldu ondoren jolasean ibili ginen. Autobusa etorri zenean
Azpeitiarantz abiatu ginen.
OSO ONDO PASATU GENUEN!!!