ARRIKRUTZ!!!
Urrian txango bat egin genuen. Arrikrutzera joan ginen eta harri mota asko ikusi genituen. Jarraian kobazulora sartu ginen. Ikaragarri handia zen, bertan estalaktitak, estalagmitak eta habeak ikusi genituen. Ondoren Arantzazu gora joan ginen, bertan fatxada eta erretabloa ikusi genituen.
