2018/11/19

AZPEITIKO ANTZERKI TOPAKETAK


Hiru ikastetxeko ikasleak joan ginen Soreasu antzokira antzerkiak ikustera: Iraurgi ikastetxea, Ikasberri Ikastola eta, gu, Karmelo Etxegarai ikastola.

Azaroak 13an joan ginen ikustera. Bi antzerki ikusi genituen: Nire amona Benidorren eta Hollywood-eko izarrak.
Antzerkiko aurkezleak Mundakako ikastolakoak ziren. DBH 1 eta LH5koak ziren.

Antzerkia nahiko ondo zegoen baina umore puntua falta zitzaion eta ez zen asko entzuten. 
Hobetzea bazegoen; mikrofonoa eta ezenatokia hobeto prestatuta egon zitezkeen.
Mezu ona zuen baina piskat aspertu egin ginen.