
Olentzero eguna iritsi da ikastolara. 3. Zikloan txirula eta abestiak ikasten aritu gara.
Txirularekin Haur Hezkuntzan entseguak egin ditugu azken egunetan. .
Gaur, denok baserritarrez jantzita, Olentzerori txirula jo diogu, eskutitzak eman eta abesti batzuk abestu ditugu ikastolako txikienekin batera.
Haur
hezkuntzakoek Olentzerori dantza egin diote ongi etorria eskainiz. Gure ziklokoek aurreskua ere dantzatu dute.