2019/01/22

IKASTOLAKO DANBORRADA


2019ko Ikastolako Danborrada urtarrilaren 18an, ostiralean,  ospatu genuen. Astebete entseguak egiten pasa ondoren iritsi zen ostirala .Lehen hezkuntzako denok parte hartu genuen eta baita ondo pasatu ere. Bertan izan ginen Napoleonak, Sukaldariak, Baserritarrak eta gu geu ikastolako kirolariak.


Danbor soinuek garai bateko gerrateetako pertsonaiak  gogora ekartzen dizkigute baina baita  inauteriak badatozela ere. Beraz, hasi mozorroak prestatzen !!