AÑORGA ETA ASTIGARRAGARA IBILALDIA
.
Karmelo Etxegarai ikastolako seigarren mailako ikasleok ibilaldia egin genuen Astigarragako
sagardo etxera eta Añorgako Zementu museora.Otsailaren 21ean,ostegunean, A eta C gelak joan ziren ibilaldira, eta B eta
D gelak ostiralean, Otsailaren 22an.Goizeko 9etan ikastolatik autobusez Añorgara joan ginen zementu museora.
Bertan museoa ikusi, azalpenak eman zizkiguten zementuari buruz: nola egiten
zen, nola lortzen zen etab… Gainera, zementuzko eskulturak egin genituen.Ondoren, hamaiketakoa jan eta autobusera igo ginen berriro Astigarragara
joateko. Han, bazkaldu eta Astigarrako sagardo etxera joan ginen. Sagarrondoak
eta haien atalak zeintzuk ziren eta sagardoa
nola egiten zen azaldu ziguten. Azkenik autobusean sartu eta kantatzen
iritsi ginen Azpeitira. Eguraldi ederra egin zuen eta primeran igaro genuen
eguna!!