2019/04/12

GASTEIZ-IBILALDIA


2019ko apirilaren 9an Gasteizera, hau da , Arabako hiriburura
joan ginen.

Lehenengo Santa Maria katedrala bisitatu genuen, bere historia

azaldu ziguten eta Gasteizkoa ere bai. Katedralean aztarnak ikusi
genituen eta bueltatxo bat  eman genuen, han ibili ginen kaskoa
jantzita bere oinak bilatzen. 18 urte daramazki konpontzen eta bi
falta zaizkio.


Ondoren, Salburua parke naturalera joan ginen. Hasieran Atarin 
(bulegoa), Salburuari buruz azalpen bat eman ziguten, leku hori 
animalien paradisua da. Jarraian, bideo bat ikusi genuen eta 
erakusketa bat ere bai.





Bukatutakoan, bueltatxo bat ematera joan ginen, zelai batean jan 
genuen eta gero jolastu genuen.
Azkenean, autobusa hartu eta berriro Azpeitira
OSO ONDO PASATU GENUEN!!