2019/05/29

Zuhatzan bi egun 6C


Goizean Artium museoa bisitatu genuen eta bertan artelan desberdinak ikusi genituen.Gero,tailer txiki bat egin genuen.



Parke batera joan ginen eta bertan bazkaldu egin genuen.Bazkaldu ondoren barkua hartzera joan ginen Zuhatza irlara joateko.

Irlara iritsi eta segituan,uretako ekintza bat aukeratu  behar izan genuen:Wind surf,Piragua,Arrauna eta Bela.

Aukeratu ostean,kanpamentuetara joan ginen eta maletak bertan utzi genituen.Zuhatzako frontoira joan ginen eta bertan denbora librea utzi ziguten.

Afal ostean,jolasak egin genituen eta 23:30etan ohera joan ginen eta 00:00etan argiak itzali ziren.

Goizean,uretako ekintza egin genuen. Ordu eta erdi iraun zuen piraguak ezik.

Bazkal ostean bizkor barkua hartu eta autobusean Azpeitira itzuli ginen.






2019/05/28

HARREMONITZEKIN GOZATZEN

Harremonitz elkartetik etorri zitzaizkigun bi langile, bat Haizea eta bestea Asier. Oso ondo pasatu dugu beraiekin, gauza asko egin ditugu, lotsak kendu, barre egin, jolas ezberdinak, bideoak ikusi, elkar ezagutu, gure gorputza ezagutu...
Gehiagotan etorri beharko lukete LH-ra.
Mila esker etortzeagaitik eta berriro ikustea espero dugu.



2019/05/27

GINKANA

Azpeitia ezagutzen amaitu ondoren irakasleek ginkana bat prestatzea proposatu ziguten. Taldeka banatu ginen eta talde bakoitzak ibilbide ezberdin bateko galdera eta frogak prestatu genituen.
Horretarako Google maps erabili genuen eta herriko zenbait txoko ere ikertu genituen. Guztia telefono mugikorren bidez egiteko prest genuenean eguraldi ona noiz iritsiko egon ginen.

Lan luzea izan da Ginkana prestatzea, urtarrilean hasi ginen eta maiatzaren 15an egin genuen. Talde bakoitzak telefono mugikorrak erabiltzeko aukera izan genuen, bertan wikiloc aplikazioa erabiliz eta QR kodigoen irakurketak eginaz.

Herrian zehar hainbat froga eta erantzun aurkitu ondoren Izarraizko atean bazkaldu genuen denok elkarrekin eta gero loiolara joan ginen. Han ibili ginen arratsaldan; laurak aldera ikastolara itzuli ginen.



OSO ONDO PASATU GENUEN!

2019/05/17

A TRIP TO ZUHATZA




On Thursday morning, 9th May, we went to the museum Artium in Vitoria-Gasteiz. The museum was nice because the museum was very interesting. Next we went to one park and in that park we had lunch. When we finished the lunch we played in the park, but it started raining. Then we went to another park that it was covered. That park was fantastic, but then the bus arrived.
20 minutes later we arrived to the small port and then we waited for the boat.
When we arrived to the island Zuhatza we put the suitcase in our cottage. Later we visited all Zuhatza and then we played Basque pelota. At night we had dinner; the dinner wasn’t very bad. At eleven o’clock, we played games, we spoke and etc. We had a great time.
On the second day we got up at six o’clock and we were a little bit bored.  Then we had breakfast that was delicious. At twelve o’clock we had activities to do like, optimism, windsurf, canoeing etc.
At 13:30 we finished the activities .Then we had lunch. The food was horrible. When we finished the lunch we took the suitcase and we went back home in the bus.  
In our opinion the trip was really amazing and we had a great time!       


2019/05/08

DIETA OREKATUA ETA OSASUNA


Txanelan dieta orekatua zer den ikasi dugu.

Egunean hartzen dugun elikagai multzoari dieta esaten diogu, eta oso garrantzitsua da dieta orekatua izatea osasuntsu egoteko.

Dieta zaintzen ez badugu elikaduraren balantza desorekatu eta elikadura arazoak sortu daitezke: anorexia, bulimia, gehiegizko loditasuna…

AHOLKUAK:
1.- Elikagai eraikitzaileak, energetikoak eta erregulatzaileak hartu.
2.- Gosaria oso garrantzitsua da ikastolako lanak ondo egiteko.
3.- Gure dieta adinaren eta ariketa fisikoaren araberakoa izan behar du.
4.- Ez obsesionatu gorputzaren itxurarekin.
5.- Ariketa fisikoa egin.
6.- Zure burua onartu, maitatu.
7.- ...

ON EGIN!!!!!!!!!

2019/04/12

GASTEIZ-IBILALDIA


2019ko apirilaren 9an Gasteizera, hau da , Arabako hiriburura
joan ginen.

Lehenengo Santa Maria katedrala bisitatu genuen, bere historia

azaldu ziguten eta Gasteizkoa ere bai. Katedralean aztarnak ikusi
genituen eta bueltatxo bat  eman genuen, han ibili ginen kaskoa
jantzita bere oinak bilatzen. 18 urte daramazki konpontzen eta bi
falta zaizkio.


Ondoren, Salburua parke naturalera joan ginen. Hasieran Atarin 
(bulegoa), Salburuari buruz azalpen bat eman ziguten, leku hori 
animalien paradisua da. Jarraian, bideo bat ikusi genuen eta 
erakusketa bat ere bai.





Bukatutakoan, bueltatxo bat ematera joan ginen, zelai batean jan 
genuen eta gero jolastu genuen.
Azkenean, autobusa hartu eta berriro Azpeitira
OSO ONDO PASATU GENUEN!!

2019/04/11

ISB BASKETBALL PLAYERS



On the 20th of March and the 9th of April  we had a special visit. Some  “Iraurgi Saskibaloia” players came to our school.  We talked  and played in English with them. 
We had two sessions; the first one  in class, where they talked and explained about  their countries, how they started playing basketball, hobbies....
  On the second and practical session, we played basketball with ISB players. We played a lot of games : Traffic, Pacman, bouncing... It was a great and amazing afternoon.They were very nice and friendly !!!!!
We could understand them and we practiced English.
We had a great time!!!!!!

2019/04/08

NI ZU BEZALA IRTEERA

Apirilaren 1, 4, 5 eta 11an LH6ko ikasleak,bisita gidatu bat egin genuen Gureaken egoitzara (Azkoitian)  “Ni zu bezala” sentsibilizazio kanpaina dela eta. Bertan lantegia bisitatu eta zeintzuk eta nola lan egiten duten ikusi ahal izan genuen.



PRIMERAN IBILI GINEN!!!!




2019/04/05

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA



#URDINDU BAILARA ekimenarekin bat egin du Karmelo Etxegarai Ikastolak, eraikinak urdinez apainduz.

Gure ikasleek ere bat egin dute ekintzarekin urdinez jantzita etorriz,  orri urdinak erakutsiz eta "#urdindu bailara!" 

 












Nayeli Cid eta Alazne Barandiaran

GIVE ME FIVE




Martxoaren 20an saskibaloioko jokalariak  5. mailara etorri ziren. Guk galdera batzuk prestatu genituen beraiei egiteko. Gustora aritu ginen; beraietaz gehiago jakin genuen. 

Apirilaren 2an berriro etorri ziren baina oraingo honetan gurekin  jolastera. Hiru taldetan banatu ginen eta jolas desberdinak egin genituen: saskiratze jolasa, komekokozka baloiarekin eta saskibaloiko  partidoak.

We had a fantastic afternoon!!